XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizarte-arazoei buruzko benetako ahalmena Estatuetan dago beti ere.

Egoera hau aldatzeak suposatuko luke, Estatuen ekonomi politikak aldatzea eta bateratu nahi izatea; hau berriz, izugarrizko pauso erabakiorra izango litzateke Europa batzeko.

Aurrerapenik esanguratsuenak, langileen zirkulazio librean gertatu dira (Espainiarentzat 1993an bukatutako da trantsizio-garaia).

Neurri handi batean, inoren nazionalitatea dela eta, Estatu kideetako langileen artean diskriminaziorik ez egitea lortu da, oinarrizko eskubideak garantizatuz, hala nola, zirkulazio-eskubidea, egoitza-eskubidea, prestazio sozialak jasotzeko eskubidea...

Gizarte-Segurantzaren arloan, aurrerapenak egin dira langile emigranteak nazionalekin berdintzeari eta aseguru- edo enplegu-denboren kopuruari dagokionez.

Dena den, ondo kostatako aurrerapena izan da arlo honetakoa, gaurko zailtasunak direla medio, hala nola: enplegua sortzea zailtzen duten kuota enpresarial handiegiak, gaixotasun, zahartzaro edo langabezia, etab.engatiko gastuen egundoko igoera.

Aipatzekoak dira, halaber, egin diren aurrerapenak enplegu-politiken kontzertazioan, Prestakuntza profesionalaren garapenean, eskualde eta sektore diskriminatuei jaramon egiten, lan-baldintza orokorrak hobetuz, etab.

3.5.4. Ariketak